Euskuirt Festa ospatuko dute Antzuolan, azaroaren 8an

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2025ko ira. 9a, 11:38

Altxalili taldearen ikuskizuna, 2024ko urriaren 12an Elorregin eginiko Queelorregi jaian. Irudia: Goiena.

Antzuolako Andramanuelak talde feminista, eta Arrasateko Morbor eta Miau Estudioa dabiltza antolakuntza lanetan, eta egitarauaren lehen xehetasunak eman dituzte. 

Euskuirt Festa ospatuko dute Antzuolan, azaroaren 8an, Hiztunak eta lizunak izenpean. Mahai ingurua izango da eguneko lehendabiziko ekintza: Kattalin Miner (Eihera), Alex Arzelus (Altxalili) eta Kepa Yecora (Xoka) izango dira hizlariak, Hiztunak eta lizunak izenburupean. Pottorreoa egingo dute ondoren marianitoekin, eta baita bazkaria eguerdian ere; arratsaldean, berriz, bingo mariketoa-k eta kalejira musikatuak hartuko dute lekua. Eguna, halere, ez da hor amaituko, gauean kontzertuak izango baitira gaztetxean: Iñi Etxezarreta gidari duen Labar ez ezik, erromeria bat ere arituko da oholtza gainean; hala ere, antolatzaileen esanetan, musika eskaintza osatu nahian dabiltza. Lo egiteko furgonetendako parkinga ez ezik, frontoia ere eskuragarri egongo dela azaldu dute.

Antzuolako Andramanuelak talde feminista, eta Arrasateko Morbor eta Miau Estudioa dabiltza festaren antolakuntza lanetan, eta jakinarazi dute aurrerago emango dutela egitarauaren xehetasun gehiagoren berri, honako hau ohartarazi nahi izan duten arren hasieratik: "Gorputz guztiak dira ongi etorriak, baina ez jarrera guztiak".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak