Jose Luis Saizar zenaren omenezko arraza libreko artzain txakur txapelketa jokatu zen zapatu arratsaldean Zarautzen, Gipuzkoako Txapelketaren 26. aldiarekin batera, eta Javier Gastañaga antzuolarrak eskuratu zuen garaipena, Cool txakurrarekin. Hain zuzen ere, 294 puntu eskuratu zituen, eta hurrenez hurren izan zituen Asier Dacosta aretxabaletarra eta Xabier Gastañaga antzuolarra.
Lehen lau sailkatuek, gainera, Euskadikorako txartela lortu zuten, eta txapelketak, horrenbestez, ordezkaritza debagoiendarra izango du: irailaren 20an jokatuko da, 17:30ean hasita, Mañarian (Bizkaia).