Iraileko ekintzen berri eman du Landatxope elkarteak

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2025ko ira. 9a, 09:19

Landatxopen eginiko ekintzetako bat, artxiboko irudi batean.

Liburu aurkezpen bat izango da lehendabiziko ekintza, eguenean; hilaren 26an, berriz, Lizarrara irteera egingo dute. 

Joan den ikasturtean ekin zion Landatxope elkarteak hilabetean behin, eguenean, tertuliak antolatzeari, eta hilaren 11n egingo du lehendabizikoa: Mari Romero Fernandez idazleak La raya del pantalon liburua aurkeztuko du, bere bosgarren argitalpena, 17:00etan, elkartean. Hilaren 15ean eta 16an, berriz, Lizarrara egingo duten txangoan izena emateko aukera egongo da, 16:30etik 18:00etara: irailaren 26an izango da irteera, egun osokoa, eta hamarretakoa, merkatura bisita eta bazkaria izango dituzte, bingoaren eta dantzaldiaren aurretik.

Bi ekintza horiez gain, ordea, tartean, bada beste bat: maiatzaren 17tik 23ra bitartean Lisboara eta haren inguruetara joatekoak dira elkarteko kideak, eta hortaz jarduteko batzarra izango dute irailaren 12an, 17:00etan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak