Gastañaga aita-semeak bikain aritu dira Amaiurko artzai txakur txapelketan

Hasier Larrea 2025eko abuztuaren 18a

Nafarroako herrian Artzai eguna ospatu zuten joan den ostiralean, eta ekitaldien artean, Patxi Etxeberriaren omenezko nazioarteko artzai txakur txapelketa egon zen jokoan. Hamaika lehiakideren artean, Xabier Gastañagaren Sandy txakurrak lortu zuen puntuazio altuena; podiumaren hirugarren koxkara, berriz, haren aita Javier eta Cool txakurra igo ziren. Antzuolarrek ondo gogoratuko duten eguna bizi izan zuten, hortaz. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak