Elkartasun Jaira tortillak eramateko eskaria egin du Anelkarrek

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2025ko abu. 28a, 09:53

Anelkarrek antolatutako Elkartasun Jaia iaz. Irudia: Goiena.

Irailaren 5ean, egubakoitza, egingo da jaialdia, eta eskuratzen den dirua Kongon eta Senegalen martxan diren proiektu batzuetara bideratuko dute.

Ikasturteari hasiera emateko ohiko jaialdia izan ohi da Elkartasun Jaia, Anelkar Elkartasun Taldearen eskutik, eta horrela izango da aurten ere. Tortilla pintxoak izango dira salgai, herritarrek eginikoak, eta, horrenbestez, hitzordua gordetzeko eta tortillak eramateko eskaria egin dute antolatzaileek. Eguraldia lagun bada, Zurrategin egingo da jaialdia, 19:00etan hasita.

Tortilla pintxoen salmentatik lortutako dira Kongon eta Senegalen martxan dituzten proiektu batzuetara bideratuko dute, azken urteetan bezalaxe.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak