Bigarren entrenatzaile lanetan aritu da 2024-2025 denboraldian Murgiondo, Aitor Aierbe azpeitiarraren alboan, eta berak hartuko du orain entrenatzaile postua. Hala ere, ez da bakarrik arituko, alboan izango baititu Kepa Etxaniz, bigarren entrenatzaile jardunean, eta Ion Madariaga, laguntzaile. Taldea, horrenbestez, antzuolarrez osatua izango da osorik.