Karmele Sansebastianek eta Alfonso Nietok jaso dute zapia jubilatuen bazkarian

Imanol Beloki Unamuno 2025ko uzt. 13a, 17:42

100 lagun inguru batu dira eskolako barruko patioan, jubilatuen bazkaria egiteko. Aguraingo Sarayola catering-ekoek prestatutakoa bapo jan ostean, zapia jarri diete aitortza gisa bazkariko emakume eta gizon nagusienei, Karmele Sansebastiani eta Alfonso Nietori. Ondoren dantzaldia izan dute Astiazaranen eta Narbaizaren eskutik.

Joxe Angel Arbuluk, Antzuolako Jubilatuen Elkarteko Lehendakariak azpimarratu duenez, jubilatuek egiten duten urteroko hitzorduan "oso gustura aritu dira: "Meza izan da elizan nahi zuenarendako, eta gero bazkaria. Inkesta txiki bat egin dugu, eta jendea gustura geratu da menuarekin. Zapiari dagokionez, berriz, adinekoenek ez dute jasotzen zapia, izan ere, urtero berberek jasoko lukete. Arau bat dugu ez errepikatzeko, eta hala, aurten, Karmele Sansebastian eta Alfonso Nieto izan dira zapia jaso dutenak. Gero, dantzaldiarekin borobildu dugu eguna".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak