Antzuola Saria domekan, Lehendakariko bigarrena

Xabier Urtzelai 2025ko uzt. 9a, 17:32

Iazko lasterketan protagonista izan ziren Caja Ruraleko Alex Diaz eta Iker Perez, helmugan.

Domekan, 09:10ean hasita, jokatuko dute Antzuola saria, Iñaki Leteren oroimenezkoa. Eta aste barruan 161 ziklistak egina zuten aurretiko izenematea. Tartean izango dira hiru debagoiendar, Unax Errasti antzuolarra, Aimar Erostarbe oñatiarra eta Beñat Iñarra aramaioarra.

Lasterketak urteroko ibilbidea izango du (116km) eta mendateei dagokionez Deskarga gainditu beharko dute birritan, eta Asentzioko maldak azkenik, 102. kilometroan. Esan moduan, lasterketan izango dira iaz etxean debuta egin zuen Unax Errasti antzuolarra (Finisher/Kern Pharma), Aimar Erostarbe oñatiarra (Caja Rural-Alea) eta Beñat Iñarra aramaioarra (Electro Alavesa-Zuia).

Hain zuzen, normalean Asentzioko maldak izaten dira azken aukeraketa egiten dutenak, nahiz eta Bergara jaitsita oraindik Antzuolara arteko tartean denetik gerta daitekeen. Baina, joan den astean Unax Errastik berak aitortu moduan, iaz Deskargako lehenengo igoeratik hasi zen lasterketa erabakitzen. Ikusteko dago onena ihes eginda iritsiko den ala antzuolarrek plazan esprinta ikusiko duten –Helmuga 12:20 inguruan–.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak