San Martzial ermitako jaietan auzoarteko desafioan aurtengoan lizarragatarrek irabazi dute. Oraingoan Irimoegigoikoa auzotarren aurka lehiatu dira, eta kaskara batzea, arrautza-jokoa, zaku lasterketa eta aulki jokoa izan dira egin beharreko probak. Lehia estua izan da, bina joko irabazita, zapi-jokoan Lizarragako auzotarrek irabaztea lortu dute. Dantzan, jolasean eta jan-edanean, egun ederra igaro dute ermitaren inguruan.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.