Pozik daude antolatzaileak txapelketak izandako harrerarekin: "Oso balorazio positiboa egiten dugu. Parte-hartzea oso ona izan da, kuadrilla pila batek parte hartu dute eta denok oso giro onean egon gara. Herriarekin oso eskertuta gaude eta antolakuntzan partez oso pozik gaude egindako lanarekin, batez be herriari halako asteburu bat eskaintzearren. Eskerrak eman nahi dizkiogu Udalari, gaztetxeari eta Olalde elkarteari. Laguntza guztia izan dugu haien partetik; haiek gabe ezingo genuke txapelketa antolatu".