Peru Rodriguezek urtebete berritu du kontratua Realarekin

Julen Murua Mesonero 2025eko ekainaren 30a

2025-2026 denboraldiaren bukaerara arte jokatuko du antzuolarrak Realarekin.

Elastiko txuri-urdina janzten jarraituko du Peru Rodriguezek datorren denboraldian; izan ere, antzuolarrak urtebete berritu du Realarekin zuen kontratua, klub txuri-urdinak ohar bidez jakinarazi duenez. Jokalari garrantzitsua izan da aurten Sergio Francisco entrenatzailearentzat, lehenengo, eta Iosu Rivasentzat, gero. 34 partida jokatu ditu ligan, 2 gol sartuta, eta igoera faseko lau partidetan ere parte hartu du Rodriguezek; gainera, talde txuri-urdineko kapitaina ere izan da. Datorren urtean, beraz, bigarren mailan jokatuko du atzelari antzuolarrak.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak