Gaur itxiko ditu ateak Larrea tabernak

Oihan Loiti Iraola 2025ko eka. 29a, 14:24

Gaur jaso ditu bere azken bezeroak Antzuolako Larrea tabernak, 39 urtez herritarrei ateak zabalik izan ondoren. Ia lau hamarkada dira Jokin Rodriguez eta Mireia Unamuno bikoteak taberna herriaren erdigunean ireki zutenetik.

Eguerdian, tabernako terraza jendez gainezka aurkitu dugu. Antzuolarrak bertan bildu dira azken aldiz jan, edan eta elkarrekin egoteko. Bertaratutakoak penaz aurkitu ditugu, askok tabernako zerbitzu ona goraipatu dute, herrian hutsune handia utziko duela azpimarratuz.

Azken aldiz bertaratu direnek oroitzapen ugari eta askotarikoak dituztela aitortu digute, izan ere, urte luzez Larrea taberna izan da hainbat kintoen bazkari, jaunartze eta mota askotako ospakizunen aterpe. 


Rodriguezen eta Unamunoren ilobek eta Antzuolako kuadrilla batek eginiko omenaldia. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak