Euskal Herriko buruz buruko pilota txapelketako finalak hartu ditu Antzuolako frontoiak, eta bi herrikide nor baino nor aritu dira; Leire Galeano eta Olatz Insausti, hain justu. Lehia parekatua izan da partiduaren hasieran; izan ere, Galeano haren maila onenetik urruti ibili da, eta Insaustik jakin du momentu horretan min egiten. Hala ere, gutxi behar izan du Galeanok haren maila onena berreskuratu eta markagailuko tartea handitzeko, sakeari eta pilota gozatzea lortzeari esker. Hala, 22 eta 5 gailendu da Galeano herritarren arteko finalean.