Jai giroa izango da nagusi asteburuan Kalebarrenen

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2025eko ekainaren 26a

Kalebarrengo jaiak, iaz, artxiboko irudi batean.

Egubakoitzetik domekara ospatuko dituzte Kalebarrengo jaiak, eta ez dira ohiko osagaiak faltako: jolaserako uneak, sagar dantza eta musika-ikuskizunak, besteak beste.  

Hemen duzue egitaraua osorik: 

Ekainak 27, egubakoitza

  • 18:00. Jaien hasiera umeen sagar dantzarekin. 
  • 18:30. Sagar dantzan parte hartu dutenendako merienda. 
  • 19:00. Elkartasun Festa, Anelkarrekin batera. 
  • 21:00. Herri afaria, nork berea eramanda. 
  • 21:30. Xabier Insausti antzuolarraren kontzertu akustikoa; ondoren, bingoa eta aulki-jokoa. 

Ekainak 28, zapatua

  • 11:00. Umeentzako jolasak. 
  • 12:00. Ginkana, Peña Aiastuik antolatuta. 
  • 16:30. Eskolarteko txirrindularitza proba, Lokatzaren eskutik. 
  • 18:00. Buruhandiak. 
  • 20:00. Arbola jasotzea, Ondarreko gaiteroekin. 
  • 20:30. Beti Gorri txaranga. 
  • 23:15. Tapia eta Leturiaren emanaldia. 
  • 00:00. Sagar dantza; ondoren, Tapia eta Leturia. 

Ekainak 29, domeka

  • 10:00. Txistulariekin goiz-eresia
  • 12:00. Meza ondoren, salda eta txorizoa, eta dantzari gazteen emanaldia. 
  • 19:00. Kontzertuak: De soul landers eta Iker Piris.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak