Lehen geldialdia Txanbolin errota zegoen tokian egin dute, eta handik Larrebarrera abiatu dira. Ondoren, Indarretxeko errotan egin dute geldialdia eta Laskurain errotatik pasatu ostean iritsi dira Akiñabei errotara.
Azken errota horretan, Iturbek bertako funtzionamendua azaldu du, eta errota martxan jarrita, irina nola ateratzen den erakutsi die bertaratutakoei. Bisitariek prozesua zuzenean ikusi ahal izan dute. Bisitarekin amaitzeko, mokadutxoa egin dute Akiñabei errotan bertan.