Zegamako kilometro bertikal probako podiumera igo da Ibai Larrea antzuolarra, lasterketako hirugarren denborarik onena eskuratuta. Iu Net Puig (35:42) eta Lluis Puigvert (36:07) kataluniarrak bakarrik izan ditu aurretik Larreak.
Beste debagoiendarrei dagokionez, Maite Zabaleta aretxabaletarra 13. izan da emakumezkoetan 51:47ko denborarekin. Gizonezkoetan, Aritz Unamuno bergararra 11. izan da, 38:31 denborarekin, eta Xabier Lazkano bergararra 63.a 46:43ko denborarekin. Iñaki Egizabal elgetarra 82. izan da 49:12ko denborarekin, eta Xabier Barrena oñatiarra 145.a izan da 59:14ko denborarekin.