Lau kategoriatan banatuta, sei kilometroko ibilbideari bi itzuli eman beharko dizkiote, 15:00etan hasita, eta ibilbidean hamar gune puntuagarri izango dituzte. Hamar puntu horietan hiruna epaile egongo dira; guztiak antzuolarrak. Trialaren aurretik, 13:30ean, egiaztapenak egingo dituzte.
Antolatzaileek eskerrak eman dizkiete babesle guztiei, baina, batez ere, Antzuolako Udalari eta Goizper Groupi.