Euskaraldia 2025

Hamaikakoaren aurkezpenaren ostean, hika ariketa gaztetxean

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2025ko mai. 22a, 15:04

Hamaikakoaren aurkezpena, herriko kirolariekin osatua, aste honetan. Irudia: Antzuolako Argazki Taldea.

Herriko kirol taldeetako bederatzi kirolarik ez ezik, maila pertsonalean diharduten bik osatu dute hamaikakoa.

Euskaraldia dela-eta, hamaikakoaren aurkezpena egin dute aste honetan Antzuolan, herriko kirolariekin osatuta. Batzuek, herriko kirol talderen baten izenean hartu dute parte, eta beste batzuek, berriz, maila pertsonalean. Kirol taldeei dagokienez, honako hauek dira ordezkarien izenak: Martin Legorburu, Elene Uribesalgo eta Xabier Insausti, Olalde Pilota Elkartetik; Sara Garitano eta Mikel Jauregi, AKEtik; Txomin Arzallus, Arrolatik; Unax Urzelai, Irain motor klubetik; Hodei Aranzabal, hockey taldetik; eta Ainize Lizarralde, Ariznoatik. Maila pertsonalean parte hartu duten kirolariak, berriz: Ibai Larrea korrikalaria eta Iraide Iraola eskiatzailea.

Hika ariketa, bihar

Domekan, hilaren 25ean, amaituko da Euskaraldia, eta azken txanpan sartuta daude antzuolarrak ere. Bihar, hilak 23, hika ariketa egingo dute gaztetxean, 18:30ean hasita. Antolatzaileek adierazi dutenez, hikaren erabileraren inguruan gogoeta bultzatzea izango da helburuetako bat, eta bideoak erabiliko dituzte horretarako; ondoren, merienda egingo dute gerturatzen direnen artean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak