San Isidro egunean, hala ere, azokaz gain, izaten dira ekintza gehiago ere. Esate baterako, arratsaldeko seietan, San Isidro Pilota Txapelketako finalak jokatuko dira pilotalekuan, eta 19:00etan, berriz, erromeria izango da Gauargi taldearekin.
Artzain Txakur Txapelketa izango da bihar, 11:30ean hasita, Ibarreko zelaian, eta parte-hartzaileen artean dira: Javier eta Xabier Gastañaga aita-semeak, antzuolarrak; Asier Dacosta, aretxabaletarra; Bittor Bengoetxea, galdakoztarra; Mikel Garaiar, zumaiarra; eta Juanjo Garate, izurtzarra. Nor bere txakurrarekin arituko da lanean.