Euskaraldia 2025

Txupinazoarekin emango diote hasiera Euskaraldiari antzuolarrek

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2025ko mai. 15a, 08:10

Gaurtik maiatzaren 25era egingo da egitasmoaren laugarren edizioa, eta 19:00etan hasiko da hasiera-ekitaldia, Antzuolan. Datozen egunetarako ekintza gehiago antolatu ditu batzordeak.

Txupinazoarekin eta txapa janzte bateratuarekin emango diote hasiera gaur, maiatzak 15, Euskaraldiari antzuolarrek, Zurrategi plazan. Halere, ez da egunotako ekintza bakarra izango.

Hilaren 20an, martitzenean, esate baterako, Antzuolako kirolariekin osatutako hamaikakoren aurkezpena egingo da, eta argazki bat aterako dute. Maiatzaren 22an, berriz, eguenean, bakarrizketa saioa izango da Torresoroan, 18:30ean hasita: Manex Astigarraga, Antton Telleria eta Xabin Fernandez arituko dira oholtza gainean euren bakarrizketak egiten. Azkenik, hilaren 23an, hika ariketa egingo dute gaztetxean, 18:30ean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak