Zortzigarren aldia izan zuen atzo, maiatzak 11, Segura-Zerain lasterketak, eta lehenengo egin du Aimar Larreak, esprint distantzian. "Gustura sentitu naiz lasterketan zehar. Hasieran, batera samar hasi naiz bigarrenarekin eta hirugarrenarekin, eta oso batera gindoazen lehendabiziko igoeran; hala ere, beherakotan, sekulako lokatza zegoela-eta, arriskatzea erabaki dut. Orduan lortu dut tartetxo bat, eta bakarrik egin dut aurrera".
Haren hitzetan, denboraldia hasi zuenetik ari da "estilo honetako" lasterketak egiten, "hamabost kilometro ingurukoak eta era honetako desnibelarekin", eta horregatik erabaki zuen azken honetan ere izena ematea: "Eguraldiak ere, gainera, lagundu du: atzo [maiatzak 10] bota zuenarekin lokatza zegoen, baina niri hori gustatzen zait. Sentsazio onarekin noa etxera". Are gehiago, erantsi du ez zuela helburu zehatzik lasterketan, soilik aurrean ibiltzea: "Baina ez nuen pentsatzen hain sasoiko nengoenik; horrenbestez, oso pozik nago".
Goierri Telebistak jasotako irudiak dira.