Xabier Jauregirendako izan da Atzeko Txapelketako garaipena

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2025ko mai. 12a, 11:59

2025eko Atzeko Txapelketako parte-hartzaileak. Irudia: Olalde Pilota Elkartea.

Olalde Pilota Elkarteak antolatuta, egubakoitzean eta zapatuan jokatu zituzten partiduak, eta antolatzaileek eskerrak eman dizkiete parte-hartzaileei eta pilotalekura gerturatu diren herritarrei.

Xabier Jauregirendako izan da Atzeko Txapelketako garaipena, bigarren urtez jarraian, Andoitz Aranbururen aurka "partidu oso estua" jokatu ondoren, antolatzaileen hitzetan. Hala, txapela ez ezik, Asier Insaustik eginiko egurrezko garaikurra etxeratu zuen, urtebeteko epean zaindu beharko duena: "Aurtengo berrikuntza izan da. Hurrengo urteko txapelketaren hasieran, bueltatu egin beharko du, hurrengo garaileari testigua pasatzeko".

8 eta 57 urte arteko 80 herritarrek hartu dute parte txapelketan, eta asteburuan bizitakoarekin gustura gelditu dira Olalde Pilota Elkarteko kideak: "Pilotari guztiak aritu dira giro jatorrean, eta etengabe ibili da jendea frontoiaren bueltan". Amaitzeko, gainera, pilotari guztien arteko afari merienda egin zuten elkartean.

 

Andoitz Aranburu eta Xabier Jauregi, finaleko garaikurrekin. Irudia: Olalde Pilota Elkartea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak