San Isidro egunaren harira – maiatzaren 15ean da, zehazki–, ohi den legez, bertso jaialdia egingo da maiatzaren 16an, egubakoitza, Torresoroa aretoan, Udalak antolatuta, 22:00etan hasita.
Nerea Ibarzabal, Julio Soto, Eneko Araiztegi, Aitor Mendiluze eta Maider Arregi bertsolariak arituko dira bertsotan, eta gai-jartzaile lanetan, berriz, Antzuolako bertso eskolako kideak. 15 euroko kostua du ohiko sarrerak, eta gazte, ikasle eta langabeenak, berriz, 8 eurokoa. Sarrerak liburutegian eskura daitezke, edo, bestela, entradium.com plataforman eros daitezke: labur.eus/bertsojaialdia.