Saioa irekia da, eta, Udalak ohar baten bidez jakinarazi duenez, Antzuolako Alardearen Kultur Elkarteak, Alboradak txistulari taldeak, Oinarin dantza taldeak, Udalak eta hainbat herritarrek azken hilabeteotan egin dituzten urratsen berri emango dute jendaurrean egingo duten aurkezpenean. "Hain zuzen ere, Alardearen martxaren aldaketaren inguruan egin dugun lan-prozesuaren eta bertan hartutako erabakien berri emango da", azpimarratu dute.