Euskaraldia prestatzeko batzarra egingo dute gaur

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2025ko api. 24a, 11:57

Liburutegian izango da arratsaldeko seietan, eta batzordekideek animatzeko deia egin diete herritarrei, euren ekarpena "garrantzitsua" dela iritzita.

Maiatzaren 15etik 25era bitartean egingo da Euskaraldiaren laugarren edizioa, eta oraindik izena emateko aukera dagoela adierazi dute Antzuolako batzordeko kideek, horretarako urratsa egitera animatzearekin batera herritarrak. Gainera, online ez ezik, liburutegian edo udaletxean ere izena eman daitekeela jakinarazi dute, eta baita Zurrategin jarriko dituzten mahaietan ere. Txapak, berriz, apirilaren 28tik aurrera jaso ahalko dira liburutegian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak