Hilaren 29an egingo dute Landatxoperen asanblada orokorra

Amaia Txintxurreta Guridi 2025eko apirilaren 24a

Landatxoperen iazko asanblada orokorreko irudi bat.

Apirilaren 29an, egingo du Landatxope jubilatu elkarteak asanblada orokorra. Olarango beheko aretoan izango da: lehenengo deialdia 17:30ean eta bigarrena 18:00etan.

Zortzi puntuko gai-zerrenda dute esku artean Landatxopekoek, egingo duten asanblada orokorrerako: 2024ko batzar nagusiko akta-onarpenaren agiria irakurtzea; 2024ko ekitaldiko kontuak aurkeztu eta onartzea eta 2025erako aurrekontua azaltzea; 2024an egindako ekintzak jakinaraztea; 2025erako ekintzen egitaraua erakustea; estatutuetan aldaketa bat; hainbat informazio ematea; zuzendaritza batzordea berritzea; eta galderak eta eskaerak. Asanbladaren ostean, luntxa izango dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak