2022an Arrasaten jaiotako taldea da Ondare, eta oholtza gainean izango da egubakoitzean. 2023an osatu zuten taldea, eta orduan hasi ziren lehen entseguekin, bost abestiko demo bat kaleratu zuten arte iaz. Taldekideek ez dute etiketak jartzeko joerarik, baina "ez ohiko rockaren alorrean" kokatu ohi dute euren burua, "askotariko influentziez baliatuta eta soinu ezberdinekin esperimentatuz".
Nabasi taldea ere gaztetxea izango da. 2019ko azaroan sortu zuten Zarautzen, baina 2021ean osatu zuten behin betiko laukotea Iñigok, Landerrek, Patinok eta Ionek. Azaldu dutenez, ez dute muga estilistikorik izan, baina "emo eta post-hardcorea oinarri hartuta, abestiek laster aurkitu zuten euren bidea". Iaz, esaterako, Lahar izeneko diskoa kaleratu zuten, zortzi abestiz ondutakoa.