Insausti garaile izan da Promozio Mailan, Bertizekin batera

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2025ko mar. 31a, 17:05

Insausti, behean, ezkerretik hasita lehena, txapela jantzita duela. Irudia: erran.eus

Ados Pilota klubaren binakako txapelketako finala jokatu zen zapatuan, martxoaren 29an, Iruñeko Labrit pilotalekuan, eta txapela eskuratu du antzuolarrak, 22-7 eginda.

Olatz Insausti pilotariak, Nahia Bertiz bikotekidearekin batera, Marta Gomez eta Alize Sagardui izan zituen aurkari Promozio Mailako finalean asteburuan, baina adierazi du hasieratik aurrea hartu eta garaipena eskuratu zutela: "Egia esanda, askoz ere partida gogorragoa espero genuen, kontuan hartuta aurreko bi partiduak euren aurka galdu egin genituela. Azkar jarri ginen aurretik, batik bat, euren akatsengatik, eta sentsazio onak izan genituen, ez genbiltzalako ia ezertan huts egiten eta tantoak ondo bukatzen genituelako". Are gehiago, erantsi du "oso polita" izan dela partidua "hainbeste jenderen aurrean" jokatzea.


Insausti, ezkerretik hasita bigarrena, finalean. Irudia: Ados Pilota.

Insaustirendako, ordea, ez da egunotako hitzordu bakarra izan, beste bat izango baitu datorren domekan, apirilaren 6an, Oiartzunen: Master Cup txapelketako finalean izango da, promesen mailan, eskuz binakako pilota mistoan, Irati Betegi aretxabaletarrarekin batera.

Insausti, binakako finalean, Iruñean. Irudia: Ados Pilota.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak