Etzi arte eman dezakete izena herritarrek Atzeko Txapelketan

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2025eko martxoaren 28a

2024ko Atzeko Txapelketako parte-hartzaileak, artxiboko irudi batean.

Antolatzaileen esanetan, edozein adinetakoak apuntatu daitezke; 15 euroko kostua du, eta online egin behar da.

Maiatzaren 9an eta 10ean jokatuko da Atzeko Txapelketa, Olalde Pilota Elkarteak antolatuta, eta domekara arte, martxoaren 30era arte, dago izena emateko aukera: labur.eus/olaldetorneoa. 15 euroko prezioa du izen-emateak, kamiseta barne, eta jakinarazi dute edozein adinetako herritarrek eman dezaketela izena.

San Isidro Txapelketa

Hego Euskal Herriko 64 pilotarik eman dute izena San Isidro Txapelketaren laugarren edizioan, eta martxoaren 16an eman zioten hasiera, Antzuolako udal pilotalekuan. Gaur-gaurkoz, final laurdenetako ligaxka jokatzen dabiltza, eta etzi, martxoak 30, izango da hirugarren jardunaldia. Azkenekoari dagokionez, apirilaren 6an izango da.

Nagore Sanchez eta Garazi Aranburu antzuolarrek jokatu dituzte jada partiduak, baina ez dira finalerdietara sailkatu; domekan, Paule Alberdik, Izaro Irizarrek eta Elene Uribesalgo izan dezakete horretarako aukera, pilotan arituko baitira. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak