Klobber, No Limits eta Txakurrak taldeen kontzertuak izango dira zapatuan gaztetxean

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2025ko mar. 26a, 16:14

No Limits taldea, artxiboko irudi batean.

Rock-and-roll eta punk doinuak entzuteko aukera izango da hiru taldeen eskutik, 22:00etan hasita. Sarrerak bost euroko kostua du.

Klobber, No Limits eta Txakurrak taldeen kontzertuak izango dira zapatuan, martxoaren 29an, Antzuolako gaztetxean. Hain zuzen, 2010ean Madrilen sortutako taldea da Klobber, eta nazioarteko lau musikarik osatzen dute, 77ko punkaren eraginarekin. No Limits, berriz, bost bergararrez osatutako punk-oi taldea da, 2018an sortua: Norantza aurkitu nahian diskoa kaleratu zuten iazko Gabonetan, zortzi abestiz osatutakoa, eta hori aurkezten dihardute. Azkenik, Arrasaten sortutako taldea da Txakurrak, 2016an, rock-and-rolla eta punk-a batzen dituena: bi disko kaleratu dituzte, eta 2024aren amaieran izan zen azkenekoa, Gizatasunetik at izenpean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak