Ostiraletan zabalduko dute energia trantsiziorako bulegoa

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2025ko mar. 13a, 09:57

Debagoieneko Mankomunitatea da sustatzailea, eta bailarako herri guztietan izango dira bulegoak aurrerantzean; hala, herritarrak informatzea eta haiei aholkuak ematea dute helburu.

Energia trantsiziorako informazio guneak irekitzen dabiltza bailarako herrietan, eta ostiraletan irekiko dute Antzuolakoa, 09:00etatik 14:00etara, udaletxean. "Mankomunitateak herritarrak eta merkatari txikiak energiaren inguruan informatu, sentsibilizatu eta ahaldundu nahi ditu, eta hainbat gaiei buruzko informazioa emango du horretarako", azaldu du Udalak.

Hain zuzen, gaiei dagokienez, honako hauek dira, besteak beste: argindarraren edota gasaren fakturetan agertzen den informazioa; merkatu arautuan eta librean dauden aukerei buruzkoa; datu historikoetan oinarrituz, horniketa bakoitzari dagokion potentzia optimoaren azterketa; etxean instala daitezkeen energia berriztagarrien inguruko informazioa; etxebizitzaren birgaitze energetikoaren alorreko aholkulariak; eta laguntza ekonomikoei buruzko orientazioa.

Informazioa eskatzeko erak

Telefonoz eta helbide elektronikoz ere eska daiteke informazioa, 747 48 51 47 telefono zenbakira deituta edo energiabulegoa@debagoiena.eus helbidera mezu bat bidalita. Mankomunitateak informazioa jarri du herritarren eskura energiabulegoa.debagoiena.eus webgunean ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak