Udal gimnasioko erabiltzaileek giltza aldatu beharko dute

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2025eko martxoaren 10a

Antzuolako udal gimnasioa, artxiboko irudi batean.

Eraikin publikoetako giltza-botoiak aldatzen dabil Udala, eta, horrenbestez, udal gimnasioko erabiltzaileek zaharra entregatu eta berria –txartel bat izango da– jaso beharko dute hilaren 13tik aurrera, udaletxeko harreran. Hala, Udalak abisatu du gimnasioan izena eman nahi duten herritarrek bi aukera dituztela: data horretara arte itxarotea giltza berria jasotzeko edo apirilean hastea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak