Karenak irabazi du Herri Urratseko II. Musika Maketa Lehiaketa

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2025ko mar. 5a, 12:00

Karena taldea.

Irati Gardoki eta Andoni Zabalo antzuolarrak taldea osatzen duten boskotearen parte dira, eta maiatzaren 11n Senperen (Lapurdi) ospatuko den Herri Urratsen zuzenean aritzeko aukera izango dute.

Herri Urratseko Musika Maketa Lehiaketak bigarren edizioa izan du aurten, eta Hernaniko eta Antzuolako musikariek osatutako Karena taldearentzat izan da garaipena, publikoak emandako botoari esker. "Lehenik eta behin, eskerrik asko. Guretako polita da, eta ilusio berezia egiten digu Herri Urratsen gisako espazio batean jotzeak; pozik gaude. Kontzertu on bat emateko aukera dela uste dugu", adierazi dute taldekideek. Haien hitzetan, orain arte eskaini dituzte kontzertuen antzekoa izango da maiatzaren 11koa ere, "beti diogun eran, giro lasaian, festa giroa beste modu batera animatzeko".

30 taldek eman dute izena aurtengo Maketa Lehiaketan, eta horietatik seik eskuratu zuten finalerako txartela: Karenarekin batera, Malko (Oñatiko taldea), Diraki, Kuma No Motor, Lurhats eta Hartzak Zeruan. "Egia esan, apuntatu ginen pentsatzen gertatuko zela gertatu beharrekoa, baina ikusi genuen aurrera gindoazela pixkanaka, eta zerbait ondo egin genuela".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak