'Pronoia' antzezlana, Valentziako 'klown'-ei laguntza emateko

Julen Murua Mesonero 2025ko ots. 17a, 16:31

Virginia Imaz, 'Pronoia' antzezlanean. Argazkia: Virginia Imaz

Umorean oinarritutako lana da; borondatearen truke ikusi ahalko da egubakoitzean, Torresoroan, 18:30ean .

Oihulari Klown konpainiak Pronoia antzezlana taularatuko du egubakoitzean, Torresoroan, 18:30ean hasita. Antzezlan horretan, Virginia Imaz klown-ak, umorean oinarrituta, berdintasunaren eta emakumearen aurkako biolentziaren gaiak lantzen ditu, besteak beste.

Batutakoa Valentziara

Antzezlana ikusteko ez da sarrerarik ordaindu beharko, ez da derrigorrezkoa izango, behintzat. Izan ere, borondatearen truke ikusi ahalko da lana, eta sarreretatik batutako diru guztia Dana denboraleak Valentzian eragindako kalteak jasan zituztenei bideratuko zaie; "antzerkiaren gremioan lan egiten dutenei", Imazek adierazten duenez. "Ohilari Klown konpainian beti izan dugu sentsibilitatea munduan eman diren ezbehar askorekiko. Valentziakoa gertutik bizi izan genuen, bertan klown asko daudelako, oso onak eta lagun minak asko. Halako hondamendi bati aurpegia jartzean, zaila izaten da; batuko dugun diru kopurua ez da haundia izango, baina hala ere, laguntza eskaini nahi diegu gure gremioan lanean dihardutenei. Oso lanbide prekarioa da, eta halako egoerek okertu egiten dute guztia", dio Imazek.

Antzuolan antzezteko "gogotsu"

Donostian jaiotakoa izan arren, Antzuolan aurkitu du bere txokoa Imazek. Urteak daramatza bertan bizitzen, eta onartu du antzezlana antzuolarren aurrean taularatzeko "gogotsu" dagoela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak