Espainiako Zientzia Ikerketen Kontseilu Nagusiko (CSIC) ikerlaria da Fernando Valladares, eta hitzaldia emango du astelehenean, otsailaren 17an, Torresoroan, gazteleraz. Giza-jarduerak biodibertsitatean eta klima aldaketan duen eragina du batik bat aztergai, eta hortaz jardungo du jendaurrean. "Gure ustez, oso pertsona egokia da bizi dugun krisi ekosozialaz hausnartzeko: baita bere ezagutza zientifiko-teknikoagatik duen ikuspegi antropologikoagatik ere", adierazi dute Meaka-Irimo herri plataformako kideek, hitzordura animatzeko deia egitearekin batera.