Zortzi bikote elkartu dira gaur, Antzuolako Gorosti tabernako mahaien bueltan, herriko mus txapelketako finala jokatzeko, eta bide batez, Gipuzkoakoo txapelketarako txartela eskuratu ahal izateko. Bada, Unax Errasti eta Iker Otadui izan dira onenak. Antolatzaileek adierazi dute "pozik" daudela "horren bikote gazte batek irabazi izanagatik"; izan ere, "gazteek ere musean jokatzea garrantzitsua" dela adierazi dute.
Honakoa izan da mus txapelketako finaleko sailkapena:
- Unax Erasti eta Iker Otadui
- Gotzon Gabilondo eta Iban Unanue
- Joxe Mari Lezeta eta Aratz Olabarria
- Agurtzane Loidi eta Nekane Berasategi
- Mikel Gabilondo eta Asier Unamuno
- Juan Kruz Lizarralde eta Paulo Iparragirre
- Erik Lizarralde eta David Martin
- Maikel Ortiz eta Xabi Gartziapascual
Bost onenak Gipuzkoakora
Herriko mus txapelketako finaleko bost onenek Gipuzkoako mus txapelketa jokatzeko aukera izango dute.