Antzuolako Olotz eremuan dagoen San Blas ermitan ospakizun eguna izan da gaur. San Blas eguna ospatzeko, urtero lez, herriko umeek Antzuolako okindegietan egindako opil bereziak eraman dituzte ermitara, bedeinkatzera. Eztarriak ere bedeinkatu ditu apaizak. Irteeran, txorizoa eta salda banatu dituzte bertaratu direnentzat, eta trikitixa eta panderoarekin alaitu dute giroa. Jende kuadrila ederra batu da ermitaren kanpoaldean.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.