Santa Ageda eskean arituko dira bihar arratsaldean

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2025eko otsailaren 3a

Iaz eginiko Santa Ageda eskea. Irudia: Anelkar.

Anelkar Elkartasun Taldeak antolatuta, Santa Ageda eskea egingo dute otsailaren 4an, Alboradak txistulari taldearekin eta abesbatzarekin. 18:00etan hasiko da, Herriko Plazan, eta antolatzaileek gazteei batzeko dei egin diete, euren beharra dutela jakinarazita. Jasotzen den dirua Kongoko eta Senegalgo proiektuetara bideratuko da.

Horrez gain, 2008an jaiotako kintoak Santa Ageda eskean arituko dira goizean goizetik baserriz baserri.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak