210 sinaduraren langa gainditu dute Antzuolako pentsiodunek

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2025ko urt. 27a, 13:43

Antzuolako pentsiodunen elkarretaratzea gaur, hilak 27, Herriko Plazan. Irudia: Goiena.

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak herri ekinaldi legegilea gauzatzera bultzatu nahi du Eusko Jaurlaritza, gutxieneko soldata eta pentsioak parekatzeko, eta sinadura bilketa martxan du hori ahalbideratzeko. Erronkak zehaztuta dituzte herriz herri.

210 sinadura lortzea zuten helburu Antzuolako pentsiodunek, Euskal Herriko mugimenduak abian jarritako kanpainari batzeko, eta langa gainditu dutela jakinarazi dute. Hala ere, ez dira geldi geldituko, sinadura gehiago biltzeko asmoa baitute. Horretarako, Herriko Plazan izango dira astelehenetan, 12:00etatik 12:30era bitartean, asteroko elkarretaratzeak iraun artean, eta baita egubakoitzetan ere, 11:00etatik 12:30era; horrez gain, 19:00etatik 20:30era Zurrategin izango dira egubakoitzetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak