Iker Otaduik eta Unax Errastik, Paulo Iparragirrek eta Juan Kruz Lizarraldek, eta Agurtzane Loidik eta Nekane Berasategik osatutako bikoteek eskuratu dute hirugarren kanporaketan finalerako txartela: otsailaren 2an, domekan, jokatuko da, Gorosti tabernan. Beste bost bikote ere arituko dira eurekin: Txomin Alberdi eta Iban Unanue, Asier Unamuno eta Mikel Gabilondo, Erik Lizarralde eta David Martin, Joxe Mari Lezeta eta Aratz Olabarria, eta Maikel Ortiz eta Xabi Gartziapascual. Guztira, 33 herritarrek hartu dute parte lehiaketan.
16:15ean hasiko da finala, eta 19:00ak inguruan amaitzea aurreikusten dute antolatzaileek, sari banaketak egiteko eta oparien zozketa bikoteen artean. Herrialdeko txapelketara sailkatzeko aukera izango dute, gainera, sailkapenaren arabera lehenengo bost bikoteek.