Landatxope elkarteak antolatuta, saltsa, bachata eta beste dantza batzuk egiteko aukera izango da bihar, hilak 25, Olarango beheko aretoan, 17:30ean. Nahi duten dantzazaleek dute parte hartzeko aukera, eta doakoa da. Hamabostean behin antolatuko dituzte era horretako saioak antolatzaileek.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.