Martxan da neurri bereziko ibilgailuen aparkalekuan izen-ematea

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2025ko urt. 22a, 08:51

Lapatzako neurri bereziko ibilgailuen aparkalekua, artxiboko irudi batean.

Erabiltzaileek gunea gutxienez urtebetez erabiltzeko aukera izango dute, baina baldintza batzuk bete beharko dituzte.

Udalak jakinarazi duenez, martxan da Lapatzako neurri bereziko ibilgailuen aparkalekuan izena emateko aukera: urtarrilaren 30a, eguena, da horretarako azken eguna udaletxean, eta hurrengo egunean, hilaren 31n, egingo da zozketa. Kontratuak urtebeteko epea izango du eta 60 eurokoa izango da tasa.

Erabiltzaileek, ordea, baldintza batzuk bete behar dituzte: batetik, Antzuolan erroldatuta egon behar dira gutxienez bi urtez eskaera aurkeztu aurretik, eta, gainera, Udalak ohartarazi du egiaztatu egingo dela herrian bizi dela; bestetik, ibilgailu zerga ordaindua izan behar du eta, azkenik, familia edo onuradun bakoitzak plaza bakarra izango du. Horrez gain, jakinarazi du "erabilera desegokiak edo arau-hausteak eskubidea galtzea" ekarriko duela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak