Euskal Herriko Mus Txapelketa martxan da, eta Antzuolan jokatutako lehen bi kanporaketetatik bost bikotek eskuratu dute herriko finalerako txartela: Txomin Alberdik eta Iban Unanuek, Asier Unamunok eta Mikel Gabilondok, Erik Lizarraldek eta David Martinek, Joxe Mari Lezetak eta Aratz Olabarriak, eta Maikel Ortizek eta Xabi Gartziak.
Hala ere, hirugarren –eta azken– kanporaketa izango da datorren domekan, hilaren 26an, Koxkor okindegian, 16:30ean; hor erabakiko da, hain zuzen ere, nortzuk diren otsailaren 2an Gorosti tabernan jokatuko den finalera igaroko diren gainontzeko bikoteak.