Salgai daude 'Hamelingo txirularia' musikala ikusteko sarrerak

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2025ko urt. 17a, 16:35

'Hamelingo txirularia' ikuskizunaren estreinaldia azaroaren 9an, Bergaran. Irudia. Goiena.

Otsailaren 9an, domekan, izango da emanaldia Torresoroan, Bergarako Antzerki Musikalaren eskutik.

Salgai daude Hamelingo txirularia musikala ikusteko sarrerak, Entradium plataforman: 15 euroko prezioa du ohikoak, eta 10ekoa, berriz, ikasleenak. 19:00etan izango da emanaldia, baina eguerdian, 13:30ean, txirularien eta arratoien desfilea egingo da herrian zehar eta 14:00etan, berriz, aurkezpena Zurrategiko kioskoan.

Grimm anaien kondaira oinarri hartuta, Bergarako Antzerki Musikalak sortutako lana da. Hamar musikariz osatutako dago zuzeneko orkestra, eta 30 aktore eta abeslarik hartzen dute parte; horrez gain, 40 umez osatutako abesbatza ere bada. Valen Moñux eta Ander Arruti dira ikuskizunaren zuzendariak, eta Bergarako Antzerki Musikalaren hamahirugarren ikuskizuna da. Bergaran egin zuten estreinaldia azaroaren 9an.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak