Gipuzkoako Txapelketako partiduak jokatuko dira egubakoitzean

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2025ko urt. 15a, 13:15

2022ko eskolarteko pilota jaialdia, Antzuolan. Irudia: Goiena.

Urte berria "indartsu" hasi dute Olalde Pilota Elkarteko kideek, eta Gipuzkoako Txapelketako partiduak jokatuko dituzte egubakoitzean, hilaren 17an, alebin, infantil eta kadete mailan udal pilotalekuan, 18:00etatik aurrera. Horrez gainera, Emakumezkoen Euskal Ligako partidu bat izango da zapatuan, 12:00etan.

24 pilotari arituko dira egubakoitzeko partiduetan jokoan, binaka, eta horietatik 11 izango dira antzuolarrak: hain zuzen ere, Izaro Irizar, Oier Berraondo, Urki Iturbe, Xabier Insausti, Auritz Iturbe, Hegoi Aranburu, Garazi Aranburu, Nagore Sanchez, Olatz Insausti, Suhar Moreno eta Martin Legorburu. Oñatiko, Urretxuko, Lazkaoko, Bergarako, Zaramagako eta Zegamako jokalariak izango dituzte aurkari.

Emakumezkoen Ligan, berriz, domekan, Leire Galeano antzuolarra arituko da, Mirian Arraiza bizkaitarrarekin batera, Lea Ibarrako jokalarien aurka.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak