Txalo Produkzioak-ena da antzezlana, eta, Mario Hernandezen zuzendaritzapean, Jon Plazaola, Ane Gabarain, Mikel Laskurain eta Oihana Martorena aktoreek gorpuzten dituzte antzezlaneko pertsonaiak. Ordu eta erdiko iraupena duen komedia bat da, eta Los Angelesen dago kokatua, Oscar Sariak banatzen dituzten gauean. Han elkartzen dira lau pertsonaiak.