Euskal Herriko Mus Txapelketan, hiru kanporaketa Antzuolan

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2025ko urt. 8a, 11:58

Euskal Herriko Mus Txapelketako iazko edizioko kanporaketa bat Antzuolako Okaldi tabernan. Irudia: Goiena

Urtarrilaren 18an, 19an eta 26an jokatuko dira kanporaketak, eta finala, berriz, otsailaren 2an izango da.

Hamaseigarren aldia du aurten Euskal Herriko Mus Txapelketak, eta hiru kanporaketa jokatuko dituzte aurtengoan Antzuolan: urtarrilaren 18an, zapatua, izango da lehendabizikoa, Okaldi tabernan, 16:30ean; hurrenez hurren, Mox tabernan (hilaren 19an) eta Koxkor okindegian (hilaren 26an) izango dira gainontzeko biak, ordu berean. Finalari dagokionez, otsailaren 2an izango da Gorosti tabernan.

Izen-ematea kanporaketen egun berean egingo dela azaldu dute antolatzaileek, ordu erdi lehenago irekiko baitute horretarako aukera, 20 euroren truke; itxi, berriz, jokoan hasi baino bost minutu lehenago. Txapelketa lau erregetara jokatuko da.

Sailkapenetatik finalera

Herriko irabazleak zazpi herrialdeetako finaletara joango dira: martxoaren 22an, zapatua, jokatuko dira. Handik, berriz, final nazionalera jauzi egiteko aukera izango dute, lehen postuen artean egonez gero: Zigoitian (Araba) jokatuko da, apirilaren 5ean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak