Europa Sortzen topaketak egingo dituzte Laskurain baserrian

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2025eko urtarrilaren 2a

Laskurain baserria, artxiboko irudi batean.

Gaur hasi eta domekara arte, hilaren 5era arte, Europako eta Latinoamerikako herri ezberdinetako artistak elkartuko dira Antzuolan, sormenezko elkartrukea egitea asmo.

Bosgarren aldia du aurten Europa Sortzen nazioarteko topaketak, eta Laskurain baserria izango da topaleku, Iñaki Mata antzuolarrak, topaketaren antolatzaileetako batek, azaldu duenez. Haren hitzetan, diziplina ezberdinetako artistak –zehazki, hamar– elkartuko dira han gaurtik aurrera, hala nola artista plastikoak, idazleak, poetak, aktoreak eta argazkilariak, eta euren artelan argitaratu gabeak aurkeztuko dituzte. Topaketa "norberaren buruaren ezagutzarako bide bat" dela adierazi du, "artelana errebelazio gisa duena".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak