Martxan da Guria erabili zeinke kanpaina, umeek eskuko telefonoa erabiltzeko beharrik ez dezaten izan helburutzat hartuta, Altxa Burua taldeak adierazi duenez. "Horrez gain, kanpainak asmo du umeek esparru publikoa berreskuratu eta erabiltzea, komunitateko kideen laguntza, babesa eta koordinazioa indartzea, eta heldu-erreferentzia gehiago izatea, gizarte-sarea indartzeko". Hala, kasu honetan, zerbitzu publiko eta saltokiak izango dituzte bidelagun 8 eta 16 urte arteko haur eta nerabeek, kanpainarekin bat egin duten zerbitzuetako telefonoak eskuragarri izango baitituzte beharra dutenetan. "Horretarako, Guria erabili zeinke jartzen duen pegatina identifikagarriak izango dituzte leku ikusgarri batean".
Kanpainak urtebeteko iraupena izango du, 2025eko Gabonetara arte luzatuko da, eta sustatzaileek ondoren baloratuko dute nola jarraituko duten etorkizunean.