Pilotari gaztetxoen jaialdia izan da Deba Arroko Gabon Txapelketako azken saioa

Larraitz Zeberio Lekuona 2024ko abe. 31a, 14:58

Finalen ostean parte-hartzaileek ateratako argazkia. (Iturria: Andoitz Aranburu)

Ligaxkako partiduak gaindituta hamabi bikote sailkatu dira gaur goizean Antzuolan jokatu diren finaletarako. Irabazi edo galdu, denek eman dute onena.

Benjaminak, alebinak eta infantilak aritu dira Antzuolako frontoiko kantxan eta hauek izan dira irabazleak:

  • Benjamin B: Ekaitz Apraiz eta Oier Padilla (Aretxabaleta)
  • Benjamin A: Patxi Flores eta Egoi Motriko (Eibar)
  • Alebin B: Aritz Leturia eta Lur Juaristi (Bergara)
  • Alebin A: Telmo Orue eta Oxel Pildain (Arrasate)
  • Infantil B: Kepa Oses eta Peru Gezalaga (Oñati)
  • Infantil A: Danel Zubia eta Ibai Osoro (Arrasate)

Azpi-txapeldun egin dute:

  • Benjamin B: Xuban Garmentia eta Xabat Garmendia (Arrasate)
  • Benjamin A: Eñaut Etxabe eta Xabat Lopez de Egiaz (Aretxabaleta)
  • Alebin B: Aner Cabello eta Oinatz Bailez (Aretxabaleta)
  • Alebin A: Aner Mugerza eta Ibai Axpe (Oñati)
  • Infantil B: Aner Urisabel eta Aiur Muxika (Bergara)
  • Infantil A: Lur Egizabal eta Inar Olano (Elgeta-Bergara)

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak